Psikologia
Kirol psikologian eskeintzen ditugun aholkularitza zerbitzuak zerbitzu bereizgarri oso garrantzitsua dira guretzat. Nextalent jokalarien garapen prozesuan eta hauen inguruan dauden agente soziatzaileentzako formakuntza programa eskeintzeko helburuarekin sortu zen.
Argi daukagu kirolak 4 euskarri nagusi dituela:
1.- Lehia. Lehiakortasuna ezinbestekoa da pertsona baten garatze prozesuan.
2.- Heziketa: Kirolaren praktikak gaitasun transbertsalak ematen ditu pertsona baten garapen integralean.
3.- Osasuna: Kirola praktikatzeak ez luke zertan pertsona baten osasunean kalte egin beharrik baizik eta onura jaso beharko zuen.
4.- Dibertsioa: Kirolariaren maila alde batera utzita, kirolariak gustoko izan behar du egiten duena bere maila hoberena lortzeko.
Hau guztia dela eta bikaintasun integrala lortu nahi dugu bizitzarako pertsona txapeldunak lortzeko. Kirolean hobekuntza bilatzen dugu ondoren garapen hori bizitzako arlo guztietara eramateko
Prestakuntza tekniko edo taktikoak kirolariari bere kirol-bizitzean bakarrik lagunduko dio. Ordea, psikologikoki prestatu eta garatzeak bizitzako arlo guztietan prestatuko du kirolaria.