Futbolak bizitzan arrakasta duten pertsonak osatzeko balio behar du. Zoritxarrez, gehiegizko merkantilismoak alde batetik eta praktika txarren ondorioz (emaitzen gainestimazioa, gaizki kudeatutako lehiakortasuna, uzte goiztiarra...), gaur egun futbolak pertsonen eraketan eszenatoki eraginkorra izateari utzi dio.

Nor gara

Nextalent jakintza-alor anitzeko profesionalez osaturiko kirolzale talde bat da. Gure pasio nagusia futbola da eta argi daukagu kirol hau pertsona arrakastatsuak lortzeko ibilgailu bikaina dela.

Gure kirol arlotik bi zerbitzu mota eskeintzen ditugu:

  • Futbolariaren jarraipena. Zerbitzu honek entrenamendu psikologikoa eta laguntza eskeintzen ditu futbolariak bere gaitasunak eta ahalmenak indartu ditzan. Gure eredua guztiz berritzailea da, arreta integrala eskeintzen dugu arlo ezberdinetako profesionalez baliatuz (psikologia, finantza-aholkularitza, lege-aholkularitza…). Gainera, zerbitzu hau kirolariaren etapa ezberdin eta zehatzetan egokitzen dugu.
  • Kirol erakundeentzako zerbitzuak. Idazkaritza teknikoari asistentzia, jokalarien txostenak, analisi taktikoa, aholkularitza juridiko eta ekonomikoa…

Gure psikologia arlotik federazio ezberdinekin batera lankidetza programa bat garatu dugu non formakuntza saioak eskeintzen ditugun futbolarien guraso eta tutoreentzat. Programa honen helburua sozializazio agente hauek bere seme-alaben eboluzio prozesuan tresna egokiak izan ditzatela da, bai euren buruarekiko eta bai beste pertsonenganako errespetua garatuz.

Guzti hau dela eta, esan dezakegu Nextalent-en:

TALENTUA HEZTEN DUGU, PERTSONAK HEZTEN DITUGU.